top of page

Historia laburra

Xemein Abesbatza 1976ko azaroan sortu zuen sasoi hartan Laboraleko maixu zen Arratzuko JOSE LUIS LAUZIRIKAk .1977an egin zuen lehen aktuazioa, Begoñako aste musikalean, Bilbon, eta 1978an iada 80 abotsez osatuta zegoen. 1979an Bizkaiko Abesbatzen Federakundeko sortzaileetariko bat izan zen eta 1980an lehen EUSKALMUSIKASTEA ospatu zen Markina – Xemeinen.

​

80. hamarkadan, Martin Alberdi eta Julian Ansolaren zuzendaritzapean aritu zen Abesbatza. Hamarkada honetako ekitaldi garrantzitsuenak Aita Jose Domingoren jaiotzaren 100. urteurrenekoak izan ziren.

1990etik 2008ra arte, Yolanda Loira zuzendari zelarik, beste hainbat ekitaldi berezietan parte hartu zuen Xemein Abesbatzak. Arretxinagako bazelizan egindako lehen HIRU HARRIa 1998an izan zen. 3 urtera, 2001ean, Abesbatzaren 25. urteurreko ekitaldien artean, aipatzakoa da Benito Lertxundirekin batera egin zen grabaketa, hain zuzen ere, “Zergatik utzi kantatzeari" abeste zoragarriarena.

​

2008an Itxaso Jaiok hartu zuen Abesbatzeko zuzendaritza. Berarekin, Aita Jose Domingoren Kontzertu Monografikoan parte hartu zuen Abesbatzak, baita E. Mocoroaren Meza abestu, bere obraren konposizioaren 100. urteurrenean. Urte guzti hauetan, Markina-Xemeinetik kanpo ere parte hartu du kontzertu ezberdinetan, bai Euskal Herrian (Bilbo, Donsotia, Gasteiz), bai kanpoan ere: Pessaac (Bordeaux), Biarritz, Gijón, Madrid, Cubelles, Soria, Segovia, Valladolid, La Rioja, Egea de los Caballeros, Avilés, Sevilla, Toledo, León...

​

2010etik  2018ra Mila Milikuak zuzendu du Xemein Abesbatza baina, gaur egun, Itxaso Jaiok dihardu berriz lan horretan eta 50 koralistaz osatuta dago. Markina – Xemeinen egiten dituen urteroko agerraldiez gain (Karmen jaietako Meza Nagusia, Santa Zezilia, Domu Santuko Meza Nagusia, Bazkideentzako kontzertua eta Olentzerorekin Gabonetan, Santa Ageda eta kalejira musikala), 2011. urtetik XEMEINGO GAUA izeneko 5 ikus entzunezko ekitaldi berezi antolatu izan ditu, diziplina artistiko ezberdinak uztartuz (antzerkia, dantza, musika, bertsolaritza, artelanen proiekzioa, .… ).  2018ko V. XEMEINGO GAUAn hain zuzen ere, maila goreneko gonbidatuak izan ditu:  Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Kirmen Uribe idazle ondarrutarra. Kontzertu sinfoniko - korala eskaini du estilo eta garai ezberdinetako musika eta poesia uztartuz.

​

2018ko abuztuan, EiTBko "Oholtzan" programan parte hartu zuen, eta 2019ko irailean Ispasterren egin zen Euskal Diasporaren I.edizioan.

Historia laburra: Texto
bottom of page